Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2017

#Errepasoa Frantziar Iraultza

Frantziar Iraultzaren nondik norakoak ulertu eta azpimarratzeko Geografia eta Historia euskaraz lagunen bideoa uzten dizuegu.  Asko ikasi!

Aurrejakintzak aktibatzeko inprimakia 1814tik 1833ra

Hausnarketa eta azterketarako tartea n eskaintzen digu jarraian aurkituko duzuen dokumentuak.  Nolakoa zen Fernando VII 1814 boterera itzultzeko eskatzen zuen dokumentua?  Zeintzuk izan ziren 1814 eta 1833 urteen tartean eman ziren garai historiko desberdinak? Nork eman zuen estatu kolpea 1820an?  Hauek dira, besteak beste, prestatu ditugun galderetako batzuk. Zorte on! Eta asko ikasi!    Kargatzen...

XIX. mendeko hego Euskal Herriko ardatz kronologikoa

Historialariarentzat, denbora funtsezko lanabesa da. Batzuetan, gertakari historikoak denboran kokatu behar izaten ditu. Hainbat gertaera edota gertakari historikoen iraupena eta segida irudikatu nahi badugu, egokiena ardatz kronologiko bat erabiltzea da. Tresna grafiko horrek denboraren lerro edo friso kronologiko. izenak ere jasotzen ditu. Ardatz kronologikoak egiteko, hauxe egiten da:  1. Ardatza zehazteko, lehenengo data eta azkenekoa zein izango diren erabaki (azkena gehienetan aurtengo urtearen ingurukoa izan ohi da). Adibidez, Kristo aurreko 4000. urtetik gaur egunera arteko aro historikoak adieraziko ditugu.   2. Erabiliko ditugun denbora-unitateak erabaki: mendeak eta urteak, milurtekoak eta mendeak, etab. Ia 6.000 urteko epea irudikatu behar dugunez, milurtekoak eta mendeak erabiliko ditugu, urte guztiak azaltzea ezinezkoa ez ezik oso neketsua litzatekeelako.  3. Bi lerro paralelo eta bi lerro bertikal marraztu, bata hasieran, K.a. 4000. urtea adierazteko,...

Hitz hodeiak

Orain, imajinatu, zuk aukeratutako hitzekin, irudi bat osatzen duzula. Hori da, Woordle eta Tagxedo web orriek eskaintzen digutena. Oso modu erraz batean, zure webgunea edota testu bat sartu eta gero, irudi erakargarri bat lortuko duzu. Horrekin, kamiseta edo poltsa bat egiteko aukera izango duzu! Zer iruditzen zaizu gurea?

Gurutzegramen jokoa!

Cadiz-ko Konstituzioaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko gurutzegarama bat sortu dugu. Zorte on!
Bigarren Mundu Gerraren inguruko galdetegia II. Mundu gerraren inguruan galdetegia duzue hemen. Erantzun galderei hurrengo gaiari heldu aurretik. Kargatzen...