Saltatu eta joan eduki nagusira

Aurrejakintzak aktibatzeko inprimakia 1814tik 1833ra



Hausnarketa eta azterketarako tartean eskaintzen digu jarraian aurkituko duzuen dokumentuak. 

Nolakoa zen Fernando VII 1814 boterera itzultzeko eskatzen zuen dokumentua? 
Zeintzuk izan ziren 1814 eta 1833 urteen tartean eman ziren garai historiko desberdinak? Nork eman zuen estatu kolpea 1820an? 

Hauek dira, besteak beste, prestatu ditugun galderetako batzuk.
Zorte on! Eta asko ikasi! 
 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

XIX. mendeko hego Euskal Herriko ardatz kronologikoa

Historialariarentzat, denbora funtsezko lanabesa da. Batzuetan, gertakari historikoak denboran kokatu behar izaten ditu. Hainbat gertaera edota gertakari historikoen iraupena eta segida irudikatu nahi badugu, egokiena ardatz kronologiko bat erabiltzea da. Tresna grafiko horrek denboraren lerro edo friso kronologiko. izenak ere jasotzen ditu. Ardatz kronologikoak egiteko, hauxe egiten da:  1. Ardatza zehazteko, lehenengo data eta azkenekoa zein izango diren erabaki (azkena gehienetan aurtengo urtearen ingurukoa izan ohi da). Adibidez, Kristo aurreko 4000. urtetik gaur egunera arteko aro historikoak adieraziko ditugu.   2. Erabiliko ditugun denbora-unitateak erabaki: mendeak eta urteak, milurtekoak eta mendeak, etab. Ia 6.000 urteko epea irudikatu behar dugunez, milurtekoak eta mendeak erabiliko ditugu, urte guztiak azaltzea ezinezkoa ez ezik oso neketsua litzatekeelako.  3. Bi lerro paralelo eta bi lerro bertikal marraztu, bata hasieran, K.a. 4000. urtea adierazteko,...

Nola pasa work-etik pdf-ra edo pdf-tik word-era?

Baina lanak entregatu behar ditugunean, eta lanak edo testuak sortzeko, nola egin behar dugu formatu batetik bestera pasatzeko? Itzalai Alberdi ren tutoriala proposatzen dizuegu gauzak behar moduan egiten ikasteko! Aldaketa garaian aldaketak kudeatzeko .  

Hitz hodeiak

Orain, imajinatu, zuk aukeratutako hitzekin, irudi bat osatzen duzula. Hori da, Woordle eta Tagxedo web orriek eskaintzen digutena. Oso modu erraz batean, zure webgunea edota testu bat sartu eta gero, irudi erakargarri bat lortuko duzu. Horrekin, kamiseta edo poltsa bat egiteko aukera izango duzu! Zer iruditzen zaizu gurea?